154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Villafrancako Udalak, 2005eko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Villafrancako Arau Subsidiarioetako aldaketari buruzko proiektua, David Cerdán Azcona eta beste batzuek sustatua eta Gonzalo Galbete Martinicorena eta Tomás Muñoz Elcuaz arkitektoek prestatua. Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 415, 417, 418, 420, 522 eta 523. lurzatietan, lurzoruaren kategoria aldatzea urbanizaezin izatetik orokor izatera pasatzeko.

Arau Subsidiarioetako aldaketaren proiektua jendaurrean egonen da hilabetean Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Villafrancan, 2005eko azaroaren 29an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0523800