154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batez onetsirik

Fontellasko Udalak, 2005eko azaroaren 30eko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen R-1, R-2, R-3 eta R-4 exekuzio unitateetako Konpentsazio Batzordeen estatutuei buruzko proiektuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Fontellasen, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0523789