154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau subsidiarioak-U.E._3 exekuzio unitatea. Hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa behin betikoz onetsia

Udal honek, 2005eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Xedapen zatia osorik ematen da argitara.

Lodosan, 2005eko abenduaren 2an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. Behin betikoz onestea "Lodosako arau subsidiarioetako aldaketa puntuala; sustatzailea: U.E._3 unitateko jabeak; kokapena: U.E._3; bigarren proposamena" izeneko agiria, Jesús María Gil-Alias Madorrán jaun arkitektoak Estproingar, S. L.ren zerbitzuan erredaktatu duena. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Nafarroako Delegazioan 2005eko ekainaren 29an ikus-onetsi zen, sustatzaileak izanik Construcciones Gorricho, S. L., Francisco Javier Aguirre Rojas jauna eta Eugenio Bujanda Lizanzu jauna, haiek denak Lodosako a.s.etako U.E._3 unitatean sartutako lurren jabeak baitira. Aldaketaren xedea da eraikinaren lerrokadurak eta altuerak egokitzea eta espazio libreen erabilerak zehaztea, betiere jarduketa eremuan, eta hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz.

2. Behin betiko onespeneko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta tramitazio ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta beraren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L0523782