154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O R O N T Z E

Bake epaile titularraren hautaketa

Orontzeko Bake Epaitegiko titularra den gaurko bake epailearen kargualdiaren amaiera hurbil baita, deialdi publikoa iragartzen da, eginkizun horretan interesa duten guztiek eskabidea aurkez dezaten Udal honetan. Eskabidean adierazi beharko dute betetzen dituztela Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Eskabideak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan bukatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orontzen, 2005eko azaroaren 23an._Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0523763