154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AUZA

Herrilurraren desafektazioa

Auzako Kontzejuko Batzarrak, 2005eko irailaren 5ean egin bilkura berezian, erabaki zuen herrilurretako lurzati hau hasiera batez desafektatzea:

_Herrilurra, 14. poligonoko 61. lurzatian, 130 metro karratuko azalera duena.

Desafektazioaren xedea da lur hori trukatzea Vitorino Guelbenzu Goyenaga jaunarekin, haren lur hau hartzeko: 65 metro karratu, 14. poligonoko 81. lurzatian.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Auzan, 2005eko azaroaren 15ean._Kontzejuko burua, Iñaki Goñi Aldaz.

Iragarkiaren kodea: L0523709