154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LARRAUN

2006rako karga-tasak, zergak eta tasak

Larraungo Udalak, 2005eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"1. 2006. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

Zergak

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,80.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,38.

Jarduera ekonomikoak: 1,2 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako koefiziente txikienak, eta 100eko 15eko karga-tasa.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 4.

Tasak

_Zaborrak:

Etxebizitzetakoak, elkarteak, landa-apartamentuak eta 8 plaza bitarteko landa-etxeak: 84,72 euro.

Barreiatuak: 42,38 euro.

Huviar (jatetxea, taberna, hostala), bentak eta koloniak: 752,91 euro.

Jatetxeak, tarbernak eta aterpetxeak: 352,93 euro.

Lantegiak, biltegiak, sagardotegiak, Nekazari: 254,09 euro.

Landa-etxeak (gelakakoak/8 plazatik goitikoak) eta herrietako ostatuak, etxebizitza aparte: 160,01 euro.

Hostalak, Shell gasolindegia-hornitegia (Mugiro): 517,63 euro.

Saltokiak: 188,24 euro.

Huviar (gasolindegia-hornitegia): 705,87 euro.

Ur hornidura: 39 zentimo/metro kubikoa.

Irekitzeko lizentziak: 100 euro.

Hirigintzako txostenak: 100 euro.

Bananketak: 30 euro.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak aurreko urtean bezala geldituko dira.

2. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu ondoko hilabetean.

Larraunen, 2005eko abenduaren 2an._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0523685