154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko abenduaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: "Belar artifizialeko futbol zelaia, Noainen", eta "Noaingo belar artifizialeko futbol zelaiko argiteria eta argi-dorreak" izeneko lanak burutzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia; lehiaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 938.741,39 euro.

Enpresaren sailkapena:

_A taldea, 3 azpitaldea, d kategoria.

_G taldea, 4 eta 6 azpitaldeak, d eta e kategoriak.

_I taldea, 9 azpitaldea, d kategoria.

_K taldea, 6. azpitaldea, a kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura Rubio paper-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, eta argibideak 012 - Infolocal telefonoan.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Noain-Elortzibarko Udaletxean, 2006ko otsailaren 22an, 11:00etan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Noainen, 2005eko abenduaren 13an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0524222