154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B E R R I O G O I T I

Akats zuzenketa, lurzatia enkantean saltzeko iragarkian

Berriogoitiko BS-1 sektoreko 9. lurzatia enkante publikoan saltzeko iragarkian (2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 5ekoa) akatsa atzeman da, hain zuzen ere kontratuaren xedea zehazten duen lerroaldean; honako honen bidez zuzendu egin da, eta lerroalde akastuna ezabatu.

Honela dioen tokian:

"Lurzatia enkantean

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko abuztuaren 26ko bilkura berezi eta presakoan hala erabakita, lizitaziorako deia egin du, Berriogoitiko (Berriobeitiko udalerria) BS-1 sektoreko 9. lurzatia enkante publikoan saltzeko.

Kontratua: Berriogoitiko Kontzejuan (Berriobeiti) oihan lanen proiektuaren exekuzioa.

Deskripzioa: Berriogoitiko BS-1 sektoreko 9. lurzatia, 400 metro karratukoa, sestra gaineko gehieneko azalera eraikigarria 289,68 metro karratukoa du, birzatiketa proiektuko determinazioei jarraituz. "

Honela behar du:

Lurzatia enkantean

Berriogoitiko Kontzejuko Batzarrak, 2005eko abuztuaren 26ko bilkura berezi eta presakoan hala erabakita, lizitaziorako deia egin du, Berriogoitiko (Berriobeitiko udalerria) BS-1 sektoreko 9. lurzatia enkante publikoan saltzeko.

Deskripzioa: Berriogoitiko BS-1 sektoreko 9. lurzatia, 400 metro karratukoa, sestra gaineko gehieneko azalera eraikigarria 289,68 metro karratukoa du, birzatiketa proiektuko determinazioei jarraituz.

Berriogoitin, 2005eko abenduaren 13an._Kontzejuburua, Francisco Esquíroz Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0524223