154. ALDIZKARIA - 2005eko abenduaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Klinikako laguntzailea izendatzeko proposamena

Epaimahaiak Buñuelgo Udaletxean 2005eko abenduaren zazpiko 14:15ean egindako bilkuran, 2005eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12an, argitara emandako deialdiko 7.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki du Ana María Lahuerta Guillermo andrearen aldeko izendapen proposamena igortzea Gobernu Batzarrari, Buñuelgo Udalaren "San Gregorio" zahar etxearen zerbitzuko klinikako laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko, hura baita probak gainditu dituztenen artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaia: 80,50 puntu.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Buñuelen, 2005eko abenduaren 9an._Udalaren zahar etxeko burua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0524177