129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Funesko Udaleko Arau Subsidiarioetako aldaketa, Bodega Romana industrialdean eragiten duena. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2005eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetan aldaketa egiteko proiektua. La Plana alderdian industriaren eta zerbitzuen poligonoa ezartzeko arauak ematean datza aldaketa hori. José Manuel Gutiérrez Cuesta arkitektoak prestatu du.

Arau Subsidiarioetako aldaketaren proiektua jendaurrean egonen da hilabetean Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 71.b artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Funesen, 2005eko irailaren 30ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0519847