129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

Aurri egoeran deklaratzea, Gaztambide-Carrera kaleko 13 zenbakiko higiezina

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 9an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Aurri egoeran deklaratzea Gaztambide-Carrera kaleko 13 zenbakian dagoen higiezina, udal katastroaren arabera, Joaquín eta José Marsal Moracho jaunena baita. Eskaera José Luis Loizu Asiain jaunak egin du, Promociones Urbanas de Navarra, S.L. ordezkatuz, egindako txosten teknikoetan oinarriturik, izan ere horiek osatu ziren nabarmendu zenean segurtasun baldintzak ez zituela betetzen eta erortzeko arriskuan zegoela.

2. Gaztambide-Carrera kaleko 13an dagoen higiezina eraisteko agindua ematea, erabaki honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean hasi beharko baita.

3. Aurri egoeraren deklarazio administratibo honek eta hartzen diren neurriek ez dute jabea inolako erantzukizunetatik salbuesten, eraikina zaintzeko betebeharretan zabarkeriaz jokatzeagatik eskatzen ahal baitzaizkio.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko irailaren 20an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0519643