129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E R R O M A N T Z A T U A

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Erromantzatuko Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Isu, Napal, Orradre, Domeñu, Adantsa, Fontaria, Usun, Arbontze, Murillo-Berroia eta Berroia.

Erromantzatuan, 2005eko urriaren 17an._Alkatea, Jesús Induráin Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0520711