II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
D E I E R R I
Bearingo UE6 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onetsirik
Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2005eko urriaren 13an:
Lehena._Behin betikoz onestea Bearingo UE 6 unitatea urbanizatzeko proiektua, José Miguel Lizarraga Elbusto jaunak sustatua.
Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea interesatuei, haren aurka ezar ditzaketen errekurtsoen berri emanez.
Hirugarrena._Urbanizazio proiektua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, haren berri izan dezaten.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta ohartarazten da egintza honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta aukera dagoela errekurtso hauetakoren bat paratzeko:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Aritzalan (Deierri), 2005eko urriaren 13an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0520501