129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZUÑIGA

2006ko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2005eko irailaren 21ean egin osoko bilkuran:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,35 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,80 izanen da.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4._Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2,5 izanen da.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Zuñigan, 2005eko irailaren 22an._Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0520359