129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1626/2005 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, hasiera ematen diona ondoko lehiaketa publikoaren gastua kalkulatu eta kontratazioa esleitzeko espedienteari (APRO 10/2006):Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako aposito sendagarrien hornidura 2006. urterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, baldintza orokor hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako aposito sendagarrien hornidura 2006. urterako.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 592.508 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian zehazten direnak.

_Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko urriaren 7an.

_Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: azaroaren 28a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Iruñeko Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2005eko abenduaren 28an.

Klausula administratibo eta partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko urriaren 18an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0520726