129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

A R R O I T Z

Hirigintzako desjabetzapena

Arroizko Udalak 2005eko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran hartu eta 2005eko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 3an, argitara emandako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi eta jendaurrera atera zuen desjabetu beharreko eremuaren mugapena, Arroizko Udal Planeko EG2 sistema orokorra, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera; jendaurreko epearen barrenean alegazioak egin zituen ukitua gertatzen den jabe bakarrak, eta egina dago haiei buruzko txosten juridikoa.

Aurreko hori dela eta, Arroizko Udalak, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 20. artikuluan agintzen denari jarraikiz, 2005eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hein batean baiestea egindako alegazioak, eta horren ondorioz zehaztea desjabetutako finkaren azalera 1.600 m² dela.

2. Aurreko puntuan xedatzen dena kenduta, alegazioetan adierazitako gainerakoa ezestea.

3. Behin betikoz onestea desjabetu beharreko eremuaren mugaketa, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hemen jarraian ematen dena:

Titularrak eta helbidea: Jesús Alfonso Ripa Ajona, 18211516-R zenbakiko NANa duena, eta María Victoria Ibáñez Bengoechea, 34092917-V zenbakiko NANa duena; bien helbidea, hauxe: Alloko errepidea, 6, Arroitz. Ukipenak: 2. poligonoko 98. lurzatia, 1.600 m²-koa (ukipen osoa).

4. Finka okupatu behar dela deklaratzea.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bai eta zuzenean jakinaraztea ere Jesús Alfonso Ripa Ajona eta María Victoria Ibáñez Bengoechea jaun-andreei.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2005eko urriaren 3an._Alkatea, Antonio Barbarin Garisoáin.

Iragarkiaren kodea: L0519997