II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
LAKUNTZA
Lurzatiak enkantean
Lakuntzako Udalak, 2005eko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, Udalaren lurzati hauen enkantea egitea onetsi du:
1._Itxesalde dermioko V-9 lurzatia, Udal Planeko UE-AB unitate barnean, 93,50 m² dituena. Títulua: Lakuntzako Udalarena.
2._Itxesalde dermioko V-10 lurzatia, Udal Planeko UE-AB unitate barnean, 100,00 m² dituena. Títulua: Lakuntzako Udalarena.
3._Itxesalde dermioko V-9 lurzatia, Udal Planeko UE-AB unitate barnean, 134,20 m² dituena. Títulua: Lakuntzako Udalarena.
Aipatu higiezin horietako bakoitzaren hasierako prezioa honela finkatu da:
1._V-9 lurzatia, 93,50 m² dituena. Hasierako prezioa: 59.740,00 euro.
2._V-10 lurzatia, 100,00 m² dituena. Hasierako prezioa: 62.060,00 euro.
3._V-11 lurzatia, 134,20 m² dituena. Hasierako prezioa: 62.640,00 euro.
Hasierako prezio guztiak hobetu daitezke gorako posturen bidez.
Higiezinen tasazio ofizialak Udaletxean daude.
Lurzatien enkantea zuzenduko duten oinarrien plegua interesatuen eskura dago, Udaletxean.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitatzaileek Lakuntzako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dituzte beren proposamenak, hogei egun balioduneko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, 10:00etatik 14:00etara.
Lakuntzan, 2005eko urriaren 10ean._Alkatea, Socorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: L0520688