129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A U R I Z B E R R I

Oihan enkantea

Aurizberriko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lotea: 1.197 zuhaitzez osatua, 2.732,26 metro kubiko zur egiten dutenak; horietatik 777,12 metro kubiko enbor txikiko egurra konsideratu dira.

Aprobetxamenduaren ezaugarriak:

Zuhaitz kopurua: 1.197.

Lehen mailako zura: 1.485,91 metro kubiko: 95.885,54 euro.

Bigarren mailako zura: 469,23 metro kubiko: 10.571,83 euro.

Enbor txikiko egurra: 777,12 metro kubiko: 1.188,99 euro.

Guztira: 2.732,26 metro kubiko: 107.646,37 euro.

20 zentimetro edo gutxiagoko diametroa duen lote hauetako egurra mendian geldituko da, Kontzejuaren esku.

Enkantean parte hartzeko beharrezkoa da dokumentu hauek aukeztea: enpresaren sailkapen agiria eta lote bakoitzeko hasierako prezioaren % 2ko fidantza. Lote bakoitzarentzako proposamen bana aurkeztuko da. Proposamen batean lote bat baino gehiago sartzen bada, hura baliogabetuko da.

Proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio, eta Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost lan eguneko epearen ondoko larunbateko 13:00ak baino lehen, eta ondoren irekiko dira. Larunbatak egun baliodunak kontsideratuko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Aurizberrin, 2005eko urriaren 7an._Kontzejuburua, Alberto Erro Urrutia.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................., adinez nagusia. Herria: ............. Helbidea: ......................, N.A.N. zenbakia: ............ Nire izenean (edo honako hau ordezkatuz: ...................... IFZ: ............ Helbidea: .....................). Enpresa sailkapen agiria edukita, Aurizberriko Kontzejuak ..........eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .........aren ....ean, iragarritako oihan enkantea dela eta, ..... zuhaitzez osatutako ........ lotearen truke, ............. (letraz eta zenbakiz) .............. euro eskaintzen ditut, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0520724