129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A U R I Z B E R R I

"Ederrena" taberna-jatetxea errentan emateko lehiaketa

Aurizberriko Kontzejuak, herriko "Ederrena" taberna-jatetxearen jabea baita, lehiaketan jartzen du haren errentamendua zortzi urtetarako.

Lehiaketa horretarako baldintzak Kontzejuaren idazkaritzan daude ikusgai.

Hasierako prezioa urteko 6.600 euro da (Sei mila eta seiehun euro).

Proposamenak, kartazal itxiaren barrenean, Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Aurizberrin, 2005eko urriaren 10ean._Kontzejuburua, Alberto Erro Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L0520721