129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T I K A

Oihan lanen proiektuaren exekuzioa

Kontratua: Artikako Kontzejuan (Berriobeiti) oihan lanen proiektuaren exekuzioa.

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2005eko irailaren 20an hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako dei egin du, Artikako Kontzejuko (Berriobeitiko udalerria) oihan lanen proiektuaren exekuzioa lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko.

Aurrekontua: hogeita hemeretzi mila berrehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamasei zentimo (39.299,76 euro), BEZa barne.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artikako Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, Berriobeitiko Udaletxean baitago, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen pleguan aipatzen direnak; plegu hori interesatuen eskura dago Artikako Kontzejuko idazkaritzan (Berriobeitiko Udaletxean) eta Infolocal zerbitzuan (012 telefonoa).

Eskaintzak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean.

Artikan, 2005eko urriaren 10ean._Burua, Alberto Pérez Gil.

Iragarkiaren kodea: L0520509