129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARGUEDAS

Lurzatia salgai

Arguedasko Udalak deia egin du herriaren jabetzako lurzati bat saltzeko, lehiaketa publikoaren bidez; herriko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako eta Osagarrietako 12.1 unitatea, hain zuzen; 8.380 metro karratukoa. Helburua da, gehienez, babes ofizialeko hogeita hamabi etxebizitza eraikitzea. Baldintzen plegua 2005eko urriaren 7an onetsi zen, osoko bilkuran.

Hasierako prezioa: 48,08 euro/metro karratua. Goraka hobetu ahalko da.

Arguedasko Udalak, adjudikazio-hartzailearen kontu, indarrean dagoen BEZa (% 16) erantsiko dio prezio horri.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu batean. Egun hori larunbata, igandea edo jaieguna bada, epea hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu batean bukatuko da. Eskaintzak Arguedasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Baldintzen plegua eta espedienteko gainerako agiriak Udalaren administrazio bulegoetan eskuratzen ahal dira. Hona helbidea: Foruen Plaza, 1, Arguedas, 948 830005 telefonoa.

Arguedasen, 2005eko urriaren 10ean._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0520507