II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
T U T E R A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko III. Tituluko I. kapituluari jarraikiz (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; udal lizentzia, jarduera sailkaturako), aditzera ematen da udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, 15 egun baliodunean, aipatzen den instalazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa; epe horretan alegazioak onartuko dira:
Eskatzailea: Santme, S.L. Jarduera: hondakin urak tratatu eta arazteko eta ingurumena babesteko ekipoen muntaketa. Tokia: Las Labradas industrialdea, Vial Madrid, 12 zenbakia (lurzatia: 9.12 lurzatia) (jarduera sailkatua: 076/05).
Tuteran, 2005eko irailaren 30ean._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0520459