129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CASTEJON

Deialdia, Udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Castejongo Udalak, 2005eko irailaren 29an egin osoko bilkuran, udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, ondoko oinarriei jarraituz:

A R A U A K

1. araua._Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da udaltzain izateko bi lanpostu, funtzionario moduan eta oposizio bidez betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan ezarri bezala.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Castejongo Udaleko funtzionario publiko bilakatuko da. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan inskribatuko, araubide horren babespean. Deialdi honen xede diren lanpostuak betetzeko izendatuko diren funtzionarioek, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainontzeko xedapen gehigarriek jasotzen dituzten eskubide pasiboen eta osasun-zein gizarte-laguntzaren sisteman afiliatuta baldin badaude, horretan segitzeko nahiz Gizarte Segurantzakoan afiliatzeko aukera izanen dute.

1.3. Izendatutako izangaiek Castejongo udal mugapean bizi beharko dute, eta hori betetzeko Castejonen finkatuko dute beren bizilekua.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urtero onesten den egutegiari lotuko zaio, baina administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte biak.

1.5. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik C mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, udal plantilla organikoan udaltzain lanposturako finkatzen diren osagarriak ere bai.

1.6. Izendatuak beteko dituen eginkizunak eta izanen dituen eskubide eta betebeharrak izanen dira Nafarroako Polizi Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1.987 Foru Legeak ezartzen dituenak, organo eskudunek haren gain utzitakoez aparte.

2. araua._Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nazionalitatez espainiarra izatea.

b) Adinez nagusia izatea eta 35 urte baino gehiago ez izatea.

c) Batxiler titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

e) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) Ziurtagiria, Udal Diruzaintzan 30'05 euro ordaindu direla egiaztatzen duena, azterketan parte hartu ahal izateko.

h) Gutienez ere, gizonezkoak 1'70 metro luze eta emakumezkoak 1'65 metro luze izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean aurreko baldintzen jabe izan behar dute, c) letrakoa izan ezik, oinarrizko prestakuntzako ikastaroko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete behar baita.

3. araua._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Castejongo Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean arautzen diren bideetako bat erabilita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu ere, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta azken eguneko 14:00ak arte, balioduna baldin bada, edo balioduna den hurrengoan. Eskabide horiek I. eranskinean argitaratu eta udal bulegoetan eskura daitekeen ereduari beharko zaizkio lotu. Haietan, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako oposizioan parte hartzeko eskatu baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.3. Eskabidearekin batean, izangaiek 1. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna dutela egiaztatuko duen osasun ziurtagiri ofiziala aurkeztuko dute eta izen-emate eskubideetarako, 30,05 euro ordaindu izanaren frogagiria.

4. araua._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamar eguneko epean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta haien eskabideak eta erantsitako dokumentazioko akats formalak zuzendu, horrelakorik egin bada.

Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. araua._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Batzordeburua: Francisco Javier Sanz Carramiñana jauna, Castejongo alkate udalburua.

_Ordezkoa: IMaría Olga Mesa Romeo andrea, Castejongo Udaleko lehen alkateordea.

_Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Segurtasun Eskolako teknikari bat eta horrek, halaber, ordezkoa izendatuko du.

_Mahaikidea: Eusebio García Ruiz jauna, zinegotzia,

_Ordezkoa: Amparo Ortega Boury andrea, zinegotzia,

_Mahaikidea: langileak ordezkatzen dituzten organoek hautaturiko ordezkari bat.

_Ordezkoa: langileak ordezkatzen dituzten organoek hautaturiko ordezkari bat.

_Mahaikidea: José Manuel Vicente Campo jauna, zinegotzia.

_Ordezkoa: Soraya Castillo Alvarez andrea, zinegotzia.

_Idazkaria, botorik gabe: Castejongo Udaleko idazkaria.

_Ordezkoa: Jesús Manuel Rosón Lete jauna, kontu-hartzailea.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, guttienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. araua._Oposizioaren hasiera eta garapena.

Oposizioaren hasiera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, 4.2 oinarrian azaldutako izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera.

Gainerako ariketak Castejongo Udaleko iragarki oholean bakarrik emanen dira argitara.

6.1. Luzeraren egiaztapena:

Probei hasiera eman aurretik, 2. oinarriak jasotzen duen baldintza betetzen dela ziurtatzeko, izangaien luzera egiaztatuko da.

6.2. Lehen proba.

6.2.1. Hautapenaldia: ariketa hauek egin beharko dira:

Lehen ariketa: Proba teorikoa eta proba praktikoa egin beharko dira.

A._Proba teorikoa: II. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko da, gehienez ere ordu eta erdian.

B._Proba praktikoa: ondoko bi ariketa praktikoak egin beharko dira:

a) Matematikako buruketak egitea. Horretarako, aski izanen da Batxillergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo horien pareko ezagupenak izatea.

b) Ortografi ariketa bat.

6.2.2. Kasu praktiko bakoitza egiteko ordu erdia izanen da, gehienez ere.

Lehen ariketaren puntuazioa: lehenbiziko ariketa honen gehieneko puntuazioa 60 puntu izanen da, honela banatuta:

_Proba teorikoa: gehienez ere 20 puntu. Baztertuak izanen dira gutienez 10 puntu lortzen ez dituztenak.

_Proba praktikoa: kasu praktiko bakoitzari 20 puntu emanen zaizkio, gehienez ere. Baztertuak izanen dira kasu praktiko batean gutienez 10 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3. Bigarren proba.

Epaimahaiak erabakitzen duen ordenan, III. eranskinean agertzen diren ariketa fisikoak egin beharko dira. Haietako bakoitza lortutako markaren ariora puntuatuko dira, eta baztergarriak izanen dira. Ariketak epaimahaiak zehaztutako hurrenkeran eginen dira.

6.4. Hirugarren proba.

Nafarroako Psikologia Aplikatuaren Institutuak prestatuko dituen proba psikoteknikoak egin beharko dira eta horietan neurtuko da izangaia zenbateraino hurbiltzen den lanpostuaren eskakizun profesiografikora.

Txosten teknikoaren arabera, epaimahaiak baloratuko ditu izangaiak, gai edo ez-gai kalifikazioa emanez. Bazterturik geldituko dira ez-gai kalifikazioa hartutakoak.

6.5. Laugarren proba.

Elkarrizketa egin beharko da epaimahaikoekin, gehienez ere ordu erdiz. Deialdiko lanpostuari dagozkion kontuez ariko dira elkarrizketan. Ariketa honi 10 puntu emanen zaizkio, gehienez ere.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendu ondotik, epaimahaiak Udaleko iragarki oholean paratuko du proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin batera, eta hurrengo ariketa zein egun, ordu eta tokitan izanen den emanen du jakitera.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie ariketa bakoitzerako, eta Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela beharko dute agertu. Bazterturik geldituko dira iragarritako data, ordu eta lekuetan agertzen ez diren izangaiak.

6.7. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroa.

Hautapen aldia gainditu ondotik, epaimahaiak argitara emanen du oinarrizko prestakuntzako ikastarora joanen den izangaiaren izena, hautapen aldian puntu gehien lortu duena izanen baita. Izangai horrek oinarrizko prestakuntzako ikastaroa gainditzen ez badu, puntuazioan hurrena heldu den izangaiari jakinaraziko zaio ikastaro hau egin dezakeela. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroa Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuaren menpeko Segurtasun Eskolak emanen du.

6.8. Prestakuntza Ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiaren behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen denetik hamabortz egun naturaleko epean, izangaiak deialdiaren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten frogagiriak aurkeztu beharko ditu eta, zehazki, honakook:

1._NANaren fotokopia.

2._B motako gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

3._Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

4._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela erakusten duena.

5._Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako 2. mailakoa edo baliokideren bat.

Halaber, Udalak bidezko iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu izangaiek azterketa medikoa egin dezaten, horien gaitasun fisiko eta psikikoa frogatzeko.

Behin behinekoz onartutako izangaia osasun azterketaren ondorioz baztertzen bada, gainditu dutenen artean puntu gehien dituen izangaiak ordezkatuko du behin betiko zerrendan.

Oinarrizko prestakuntzako ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du. Baztergarria izanen da eta gutienez bederatzi hilabete iraunen du. Hartan, irakaskuntza teoriko eta praktikoak sartuko dira eta Nafarroako Segurtasun Eskolako barne araubidearen menpean egonen da.

Nafarroako Segurtasun Eskolaren funtzionamendurako Araudi berariazkoak arautuko du Udaltzaingoaren Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa.

Prestakuntza ikastaroa bukatuta, Nafarroako Segurtasun Eskolak handik ateratzen diren kalifikazioak igorriko dizkio epaimahaiari.

Izangai bakoitzaren kalifikazioa hautapen aldian lortutako puntuazioei prestakuntza ikastarokoak gehituta aterako da.

Ikastaroak iraun bitartean, izangaia Castejongo Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionario izanen da, erregelamenduz dagozkion lansariak jasoko ditu eta praktiketako funtzionario gisa dagozkion gainerako eskubideak izanen.

7. araua._Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, osoko puntuazioaren arabera ordenatua, eta gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko du.

7.2. Izendapen proposamena izangaiari jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturalean, hartan sartutako izangaiek zin egin beharko dute edo hitz eman Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men egin eta bere karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.

7.3. Finkatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, zin egin edo hitz ematen ez dutenak ez dira izendatuko.

8. araua._Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Hautapen aldia amaiturik, Alkatetzak, ebazpen bidez, proposatuak Castejongo Udaleko funtzionario izendatuko ditu, udaltzain lanpostuan ari daitezen.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8,3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbertzeko arrazoiak salbu karguaz jabetzen ez bada, Castejongo Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

9. araua._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren gainean eskumena duen organoan, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo aldez aurretik eta nahi bada, errekurtso hauetakoren bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean biak, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, jaun alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Castejonen, 2005eko irailaren 29an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena ....................., adinez nagusia, NAN zenbakia ..................., sorteguna ........................., sorterria ....................., helbidea (herria, probintzia, kalea) ................................, posta kodea ..........., telefonoa ................

Honako hau azaltzen dut:

Castejongo Udaleko udaltzain izateko bi lanpostu, funtzionario moduan eta oposizioaren bidez betetzeko 2005eko .....aren.....(e)ko ....

Hortaz, erantzule bakarra naizela, azaltzen dut:

1._Eskabidea aurkezteko egunean deialdian galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

2._Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diedala.

3._Azterketa eskubideak ordaindu ditudala eta horren egiaztagiria eransten dudala.

4._Osasun agiri ofiziala eransten dudala, deialdiaren III. eranskineko probak egiteko gai naizela dioena.

Horrenbertzez, aipatu lanpostua betetzeko eginen diren probetara onartua izatea eskatzen dut.

Castejonen, 2005eko ................aren ....(e)an.

CASTEJONGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Bigarren probarako gai zerrenda

1._Europar Batasuna: sorrera eta bilakaera. Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia. Europako Kontseilua eta bere organoak. Batasuneko zuzenbidea: haren iturburuak. Amsterdamgo Ituna: ideia orokorrak.

2._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak: bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera.

3._1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta ondorioak. Edukiaren azterketa. Itun izaera.

4._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

5._Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Comptos Ganbera: izaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

6._Foru Komunitateko Administrazioaren organo nagusiak. Foru Komunitateko administrazioaren egitura organikoa. Erregelamenduzko xedapenen eta ebazpen administratiboen araubidea.

7._Nafarroako toki entitateak. Tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak.

8._Nafarroako Toki Entitateak. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioari buruzko ideia orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

9._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria. Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.

10._Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Administrazio prozedura erkidearen faseak. Prozedura bereziak.

11._Errekurtso administratiboak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

III. ERANSKINA

Proba fisikoak

1._Abiadura lasterketa: 100 metro:

Abiatzeko jarrera: zutik, geldirik, irteera marraren atzean. Ez da zilegi takorik erabiltzea, ez eta eskuekin zorurik ukitzea ere. Egiteko modua: irteera-agindua emanda, izangaiak, eman zaion kaletik atera gabe, 100 metroko tartea albait azkarren bete beharko du. Balio gabeko bi irteera egiten duena edo kalez aldatzen dena kanporatua izanen da.

Puntuazioa:

M A R K A GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK

16,5" - 16,1" Baztertua Baztertua

16" - 15,6" Baztertua 5

5,5" - 15,1" Baztertua 5'5

15" - 14,6" Baztertua 6

14,5" - 14,1" 5 7

14" - 13,6" 6 8

13,5" - 13,1" 7 9

13" - 12,6" 8 10

12,5" - 12,1" 9 10

12" edo 12" baino gutxiago 10 10

2._Erresistentzia lasterketa (Cooper testa).

Abiatzeko jarrera: abiadura-lasterketarenaren berdina. Egiteko modua: lasterka, oinez, nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea.

Puntuazioa:

M A R K A GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK

2.200 metro baino gutxiago, Baztertua Baztertua

2.200 - 2.399, Baztertua 5

2.400 - 2.599, Baztertua 6

2.600 - 2.799, 5 7

2.800 - 2.999, 6 8

3.000 - 3.199, 7 9

3.200 - 3.399, 8 10

3.400 - 3.599, 9 -

3.600 metro edo gehiago, 10 -

3._Igeriketa: 50 metro.

Abiatzeko jarrera: zutik, igerilekuaren kanpo-ertzean.

Egiteko modua: albait azkarren 50 metro igerian egitea.

Ez baita zilegi kortxo-ilarez baliatzea, ezta igerilekuaren hondoa joz abiada hartzea ere, hala egiten dutenak kanporatuak izanen dira.Halaber, baliorik gabeko bi irteera egiten dituztenak kanporatuak izanen dira.

Puntuación:

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK PUNTUAZIOA

57" baino gehiago 60" baino gehiago Baztertua

57" - 52,1" 60" - 55,1" 5

52" - 47,1" 55" - 50,1" 6

47" - 42,1" 50" - 45,1" 7

42" - 37,1" 45" - 40,1" 8

37" - 32,1" 40" - 35,1" 9

32" edo gutxiago 35" edo gutxiago 10

Denbora neurtuko da ehunenak kontuan hartu gabe.

Iragarkiaren kodea: L0520252