129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Deialdia, kazetari lanpostuan eta aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak, 2005eko urriaren 17ko 1/PR ebazpenaren bidez, honako arau hauek taxutzen duten deialdia onetsi zuen:

O I N A R R I A K

1._Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdia iragartzen da, kazetari lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan (1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17an argitaratua) xedatutakoari jarraikiz, gero administrazio araubideko aldi baterako kontratazioak egiteko, betiere Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrean sortzen diren beharren arabera.

1.2. Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aurretik, kazetari lanposturako lan-kontratudun finko edo funtzionario gisa sartzeko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den pertsonarik ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Hautapen probetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko beste edozein estatutakoa, edo Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera izaten ahal diren estatuetakoa, eta adinez nagusi izatea.

b) Informazio Zientzietako lizentziadunaren titulua izatea, edo hura lortzeko baldintza guztiak betetzea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, karguan aritzeko.

d) Administrazio publikoaren zerbitzutik baztertua ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek eskatutako titulazioaren eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

3.2. Ezintasunen bat duten lehiatzaileek hura frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4._Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen du aditzera Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haien gainekoa ebatzi ondoren, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Kontrataziorako dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7._Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Juan José Unzué Gaztelu jauna, Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia.

Ordezkoa: José Iribas Sánchez de Boado jauna, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Juan Echenique Huarte jauna, Hiritarren Partaidetzako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Julio Sucunza Azcona jauna, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Ana María Setién Rodríguez andrea, Iruñeko Udaleko Alkatetzako Kabineteko zuzendaria.

Ordezkoa: Iñigo Huarte Huarte jauna, Ekonomiako Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Miguel Angel Cuesta Jorquera jauna, Lehendakaritzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Gonzalo Pérez Remondegui jauna, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

7.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8._Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Hautaketa prozesuan ondoren aipatzen diren ariketak egin beharko dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzarentzat ezarritako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

8.2. Lehenbiziko ariketan, idatziz erantzun beharko zaie epaimahaiak proposatzen dituen galderei, zeinak deialdiko eranskineko gaiei buruzkoak izanen baitira. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

8.3. Bigarren ariketan, komunikabideentzako ohar bat edo batzuk egin beharko dira, epaimahaiak ematen duen dokumentazioan oinarriturik. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

8.4. Hirugarren ariketan, proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira web orri bat prestatu eta erabiltzeari buruz. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

8.5. Proba bakoitzerako gehieneko denbora epaimahaiak finkatuko du hura egiten hastean.

9._Hautapen probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Behin probaren kalifikazioa amaituz gero, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda helaraziko dio Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari, bai eta hautapen prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.

9.2. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrean sortzen diren beharren arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoa (Foru Komunitatean ezgaitasunak dituzten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.4. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena: .................... Adinez nagusi. NAN/nortasun agiria: ............ Jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............ Jaioterria (udalerria, probintzia): ............. Nazionalitatea: ................ Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............ Posta kodea/herria: ............................. Telefonoa: ............ Laneko telefonoa: ..................

Azaltzen dut:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek luzatua.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udalaren zerbitzuan aldi baterako kontratuaren bidez aritzeko kazetari zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian (.....eko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... egunean argitaratua) onartua izatea.

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001, Iruña).

Iruñean, 20...(e)ko .........aren ...........(e)an.

(Izenpea)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Udal administrazioa. Osoko bilkura. Alkatea eta zinegotziak. Tokiko Gobernu Batzarra. Kudeaketa eremuak. Udal erakunde eta sozietateak. Udalaren erregelamendu organikoa.

2._Erakundeen publizitatea. Publizitate arrunta (abisuak, kontratazioak eta agenda) eta berezia. Publizitate kanpainak nola prestatu. Korporazioaren irudia. Bertako publizitate agentziak.

3._Erakundeetako komunikazio kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Prentsa oharrak. Prentsaurrekoen prestaketa.

4._Web orriak. Nola prestatu erakunde baten web orri bat. Web orriaren gaur egungo mapa. Edukiak, helburuak eta eginkizunak. Zerbitzu bereziak. Udalaren leihatila.

5._Komunikabideak. Nafarroako egunkari, irrati eta telebistak. Hedapena eta audientziak. Ingurune digitaleko komunikabideak. Bertako albiste-agentziak.

6._Udaletxea. Bere eraikuntzaren historia. Oin nagusia. Ezkaratza eta eskailerak. Harrerak egiteko aretoa. Osoko bilkuren aretoa. Protokoloa Iruñeko Udalean. Ekitaldi instituzionalak. Ohiturak. Sinboloak eta zeremoniala.

Iragarkiaren kodea: L0520684