129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Deialdia, kazetari lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak, 2005eko urriaren 17ko 2/PR ebazpenaren bidez, honako arau hauek taxutzen duten deialdia onetsi zuen:

O I N A R R I A K

Lehenbizikoa._Aditzera ematen da deialdia egiten dela, kazetari lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Prestakuntzarako izangaien zerrenda hau erabiliko da azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen den zerrenda ezin bada erabili. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Informazio Zientzietan lizentziatu izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

2.2. Baldintzak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautaketa prozesuan ondoren aipatzen diren ariketak egin beharko dira, eta bazterturik geldituko dira haietako bakoitzarentzat ezarritako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

3.2. Lehenbiziko ariketan, idatziz erantzun beharko zaie epaimahaiak proposatzen dituen galderei, zeinak deialdiko eranskineko gaiei buruzkoak izanen baitira. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

3.3. Bigarren ariketan, komunikabideentzako ohar bat edo batzuk egin beharko dira, epaimahaiak ematen duen dokumentazioan oinarriturik. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

3.4. Hirugarren ariketan, proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira web orri bat prestatu eta erabiltzeari buruz. Probaren balorazioan, gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira.

3.5. Proba bakoitzerako gehieneko denbora epaimahaiak finkatuko du hura egiten hastean.

3.6. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

3.7. Hautaprobak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean hori eskatzen duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bosgarrena._Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena._Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko kalean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

Era berean, parte-hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

6.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Zazpigarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako ditu ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haien gainekoa ebatzi ondoren, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, ebazpen honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena._Epaimahaia.

9.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Juan José Unzué Gaztelu jauna, Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia.

Ordezkoa: José Iribas Sánchez de Boado jauna, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua.

Mahaikidea: Juan Echenique Huarte jauna, Hiritarren Partaidetzako Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Julio Sucunza Azcona jauna, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Ana María Setién Rodríguez andrea, Iruñeko Udaleko Alkatetzako Kabineteko zuzendaria.

Ordezkoa: Iñigo Huarte Huarte jauna, Ekonomiako Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Miguel Angel Cuesta Jorquera jauna, Lehendakaritzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Gonzalo Pérez Remondegui jauna, Iruñeko Udaleko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena._Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

10.1. Behin proben kalifikazioa amaituz gero, epaimahaiak Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta proba egin den lekuan jarriko du prestakuntzarako zerbitzu berezietan lanean aritzeko probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

Halaber, epaimahaiak Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari igorriko dizkio oinarri honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

10.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2005eko urriaren 17an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................... Adinez nagusi. NAN/nortasun agiria: ............. Jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............ jaioterria ................ (herria/probintzia)....................... Nazionalitatea: .............. Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............ Posta kodea/herria: .................... Telefonoa: ............ Laneko telefonoa: ...............

Azaltzen dut:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek luzatua.

Eskatzen dut:

Onartua izatea ......... lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, Iruñeko Udaleko Hiritarren Partaidetzako Alorrerako, ........... eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen.

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9, 31001, Iruña).

Iruñean, 20...(e)ko .........aren ...........(e)an.

(Izenpea)

Oharra._Eskabidearekin batera NANaren eta deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia bana ekarri.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Udal administrazioa. Osoko bilkura. Alkatea eta zinegotziak. Tokiko Gobernu Batzarra. Kudeaketa eremuak. Udal erakunde eta sozietateak. Udalaren erregelamendu organikoa.

2._Erakundeen publizitatea. Publizitate arrunta (abisuak, kontratazioak eta agenda) eta berezia. Publizitate kanpainak nola prestatu. Korporazioaren irudia. Bertako publizitate agentziak.

3._Erakundeetako komunikazio kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Prentsa oharrak. Prentsaurrekoen prestaketa.

4._Web orriak. Nola prestatu erakunde baten web orri bat. Web orriaren gaur egungo mapa. Edukiak, helburuak eta eginkizunak. Zerbitzu bereziak. Udalaren leihatila.

5._Komunikabideak. Nafarroako egunkari, irrati eta telebistak. Hedapena eta audientziak. Ingurune digitaleko komunikabideak. Bertako albiste-agentziak.

6._Udaletxea. Bere eraikuntzaren historia. Oin nagusia. Ezkaratza eta eskailerak. Harrerak egiteko aretoa. Osoko bilkuren aretoa. Protokoloa Iruñeko Udalean. Ekitaldi instituzionalak. Ohiturak. Sinboloak eta zeremoniala.

Iragarkiaren kodea: L0520683