129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ULTZAMA

Eginkizunen gaineko eskuordetzea

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko irailaren 27an. Hona hemen testu osoa:

"Alkatetzak, 2005eko abuztuaren 31ko 121. ebazpenaren bidez, María Begoña Arangoa Goñi andre zinegotzia eskuordetu zuen Alkatetzari dagozkion ezkontza zibilak baimentzeko.

Ikusirik José Luis Arangoa Goñi jaunaren eta María Felisa Logroño Lorza andrearen arteko ezkontza zibilerako espedientea eta kontuan hartuz María Begoña Arangoa Goñi zinegotziaren eta José Luis Arangoa Goñi ezkontidearen artean badela odolkidetzako bigarren mailako ahaidetasuna.

Ikusirik ere, 1957ko ekainaren 8ko Erregistro Zibilari buruzko Legearen 21. artikula, hura azaroaren 5eko 40/1999 Legearen bitartez aldatu baitzen

Ebatzi dut:

1. Indarrik gabe uztea Alkatetza honek 2004ko abuztuaren 31n emaniko 121. ebazpena, zeinen bidez baimena eman zitzaion María Begoña Arangoa Goñi zinegotziari José Luis Arangoa Goñi jaunaren eta María Felisa Logroño Lorza andrearen arteko ezkontza zibila egiteko, Udaletxe honetako bilkura aretoan, 2005eko urriaren 15ean.

2. Amaia Berasain Berasain zinegotziari baimena ematea José Luis Arangoa Goñi jaunaren eta María Felisa Logroño Lorza andrearen arteko ezkontza zibila gauzatzeko.

3. Honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Interesatuei ebazpen honen berri helaraztea.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko irailaren 28an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0520125