129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa behin betiko onetsita

Zangozako Udalak, 2005eko uztailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko aldaketa xehekatua, Antonio Lozano Górriz jaunak sustatua, 2. poligonoko 677. lurzatiaren erabilera aldatzeko, Udal Planeko UC-I 2 exekuzio unitatean baitago. Aldaketa horrekin erabilera xehekatu nagusia merkataritzakoa izanen du eta erabilera baliokidetako, berriz, industriakoa edo zerbitzuetakoa. Hona hemen determinazio osagarriak:

_Jarduketa baldintzatua egonen da, alegia, Nafarroako Gobenuko Herri Lan Departamentuko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak bere eskumeneko esparruan ezartzen ahal dituen mugetara makurtu beharko da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zangozan, 2005eko abuztuaren 3an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0520094