129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R R I O B E I T I

Hasiera batez onetsirik Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Añezkarren

Berriobeitiko Udalak, 2005eko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Añezkarren, zeinaren xedea baita katastroko 7. poligonoko 115. lurzatia, lurzoru urbanizaezinen sailekoa dena, kirol ekipamendu publikorako (Kontzejua titular dela) hiri-lurzoru bihurtzea, Berriobetiko Udalak sustaturik eta David Azcona Ruiz de Galarreta udal arkitektoak erredaktatuta, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 70, 71 eta 79.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2._Onetsi den Udal Planeko aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietakoren batean.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

3._Hasiera batean onetsitako aldaketaren kopia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, 35/2002 Foru Legeko 70.4 artikuluan aurreikusitako txostena egin dadin bi hilabeteko epean.

Berriobeitin, 2005eko irailaren 26an._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0519713