129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren 2005eko irailaren 30eko 228/05 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Iprourban 2000, S.L.k Larrasoañako hirigunean, 21. poligonoko 13. lurzatian, sustatutako xehetasun azterlana.

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Esteribarren, 2005eko irailaren 30ean._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0520049