129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Hasiera batez onetsirik Zuriaingo S-1 eta S-2 sektoreetako Konpentsazio Batzordearen Estatutuak

Esteribarko Udaleko alkate udalburuak irailaren 30ean emandako 229/05 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu da:

Ikusirik Altos de Zuriain, S.L. enpresak tramitatu duen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, exekuzio unitatearen azaleraren 100eko 35 baino gehiago hartzen duena.

Ikusirik udal zerbitzuek luzatu duten txostena, 35/2002 Foru Legeko 161. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuz, ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Zuriaingo S-1 eta S-2 sektoreetako Konpentsazio Batzordearen Estatutuak.

2. Jendaurrean jartzea Estatututak, hala egon daitezen hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, gehien zabaltzen den egunkarian eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Aditzera ematea Zuriaingo lurrak, 79. lurzatiaren barrenean, 696 metro karratu dituela, betiere desjabetzapen proiektuan egiten diren neurketak ikusi arte.

4. Banan-banan jakinaraztea ukituak gertatzen diren titular guztiei, beren eskubideen izenean egokia iruditzen zaien guztia adierazteko aukera izan dezaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2005eko urriaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0520037