129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURCHANTE

Behin betikoz onetsirik Murchanten Cascanteko bidea sektorea birzatitzeko proiektua

Murchanten Cascanteko bidea sektorea birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsi baitzen Alkaktetza honek 2005eko abuztuaren 8an emandako ebazpenaren bidez.

Eta jendaurrean egon baitzen Udal honen iragarki oholean, Diario de Navarran, Diario de Noticiasen eta 2005eko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 31koan, hogei egunez egon ere, inork denbora horretan erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Alkatetza honek gaur, bi mila eta bosteko urriaren 3an, emandako ebazpenaren bidez, Cascanteko bidea birzatitzeko proiektua behin betikoz onetsirik gelditzen da.

Onespena jakinaraziko zaio sektore horretako Konpentsazio Batzordeari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Murchanten, 2005eko urriaren 3an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0519998