129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzea

Barañaingo alkate udalburuak, 2005eko urriaren 4an emandako 367/2005 Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen hasiera ematea Barañaingo Bake Epaitegiko bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedurari, hala xedatzen baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan.

Bake epaile titularra nahiz ordezkoa izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 302. artikuluan, nahiz eta kasu honetan ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziatua izatea.

Era berean, izangaiek bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduko 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko baldintzak.

Interesatuek 15 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, beren eskabidea aurkezteko Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean, 9:00etatik 14:00etara, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) ezarritako moduan.

Interesatuek beren eskabideetan jarri beharko dute bete beharreko baldintza guztiak betetzen dituztela haiek aurkezteko epea amaitzen den egunean. Era berean, behar diren agiriak erantsi beharko dituzte, eskabidean titulazio akademikoari, esperientziari eta merezimenduei buruz alegatutakoa egiaztatzeko eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela frogatzeko. Horretaz gain, izangaiek memoria labur bat gehitu beharko dute, hautagai izateko beren egokitasuna arrazoitzeko eta kontuan hartu beharrekotzat jotzen dituzten beste zernahi adierazteko.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituz gero, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo absolutuaren bidez hautatu beharko ditu bake epaile titularra eta haren ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez badago, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegiko Gobernuko Salaren esku geldituko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2005eko urriaren 4an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0519967