129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko aldaketa egituratzailea, 10. poligonoko (Lorka) 400 eta 956. lurzatiei dagokiena

Udalak, 2005eko irailaren hogeita hamarrean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen erabateko gehiengoarekin:

Erabakia:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Planeko aldaketa egituratzailea, Deierriko 10. poligonoko (Lorka) 400 eta 956. lurzatiei dagokiena, Julio Izcue Goñi jaunak eskatuta.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egotea, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia paratuta.

Hirugarrena._Jendaurreko epea bukatu ondoren, Udalak behin-behineko onespena emanen du, bidezko diren aldaketak eginda, eta espediente osoa igorriko dio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, behin betiko onespena eman diezaion.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduetan.

Deierrin, 2005eko urriaren 4an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0519959