129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

12-B unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

2005eko irailaren 23ko 122/05 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da 12-B unitatea urbanizatzeko proiektua, Francisco Monente Zabalza arkitektoak prestatua, Elkargoak 2004ko abenduaren 20an eta 2005eko uztailaren 4an ikus-onetsia, eta 12. unitateko B sektoreko jabeek sustatua (José Antonio Balaguer Mendoza, Balcofe, S.L.ren izenean).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134-5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektua eta hura onesteko ebazpena jendaurren egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Espresuki ohartarazten da agiri tekniko hori behin betiko onesteko aldez aurretik udal zerbitzuen adostasun txostena beharko dela eta testu bateginaren hiru kopia, proposatutako aldaketa jasoko duena, betiere hura prestatu duen teknikariaren elkargo ofizialak ikus-onetsia.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan 12. unitateko B sektoreko jabeentzat eta han izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Larragan, 2005eko irailaren 23an._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0519922