129. ALDIZKARIA - 2005eko urriaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Udalak, 2005eko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Herrilurretako lurzatiaren erabilera.

Ikusirik Ezequiel García Galak eta beste herritar batek sinatutako eskabidea, 4. poligonoko 1908e herri lurzatiaren puska bat (Camelta alderdian) eta 4.072,80 metro karratuko azalera lagatzeko eskatzen duena, beren ustiapen eolikorako.

Ikusirik Ingurumen Batzordeak apirilaren 21ean emandako txostena eta Ogasun Batzordeak apirilaren 25ean emandakoa.

Ikusirik, halaber, udal idazkaritzak apirilaren 26an eman txostena, herri lurzatiei eta prozedurari buruzkoa, hau erabaki da, aho batez:

1. Lurzati hura desafektatzea, herri lurzatia izateari utzi eta, hartara, erabiltzeko lagatzearren.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, hilabetekoa, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2005eko irailaren 29an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0519852