100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

127/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Teresa Perelló Huarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta. Kargu-uzteak 2005eko uztailaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Perelló Huarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak uztailaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko uztailaren 20an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0516462