100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

PITILLAS

Oposizio-lehiaketa murriztua, zerbitzu anitzetako enplegatu, D mailakoa, izateko lanpostu bat betetzeko

2005eko maiatzaren 6an, deialdia argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko, Pitillasko udaleko E mailako funtzionarioen artean hornitu beharrez plantillako lanpostuen kopurua handitu gabe

Oposizioko probak eginda, epaimahaiak, 2005eko ekainaren 16an, Mario Sagardoy Pueyo izendatzeko proposamena egin du, oposizioaldia eta lehiaketaldia baloratuta puntuaziorik hoberena eskuratu duen izangaia baita, guztira 92,20 puntu.

Horiek horrela, Pitillasko Udaleko alkate udalburuak, 2005eko uztailaren 14an, ebazpena eman du, Mario Sagardoy Pueyo Pitillasko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko, funtzionario moduan eta D mailakoa; orobat, hilabeteko epea eman zaio jabetza hartzeko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agindu da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko uztailaren18an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0516406