100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

ERABAKIA, 2005eko uztailaren 18koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Cintruenigoko alde zaharra lehentasunez berritu beharreko eremu deklaratzen duena.

Azken urteotan, Cintruenigoko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, alde zaharra berritzeko politika bultzatu du. Horren froga da Barne Babes eta Berrikuntzako Plan Berezia (BBBPB) onetsi izana herrigune historikorako.

Urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuak 9. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen direnez, eta Erriberako Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren adostasun txostena izanik, baita beharreko dokumentazioa ere, bidezko da lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzea Cintruenigoko alde zaharreko BBBPBk antolatutako esparrua, haren suspertze fisiko, ekonomiko eta soziala bultzatuko duena.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Cintruenigoko alde zaharra lehentasunez berritu beharreko eremu deklaratzea, urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuan eta bat heldu diren xedapenetan aurreikusitako ondorioekin. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 23ko 194/2004 Foru Aginduan onetsitako Barne Babes eta Berrikuntzako Plan Orokorrari jarraituko zaio.

2. Erabaki honen berri ematea Cintruenigoko Udalari, eta aditzera ematea erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Aldez aurretik errekerimendua egiten ahal dio Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Etxebizitza Zerbitzura igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 18an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0516377