99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan, batez ere urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari dagokionez, zeinen bidez aldatu baitziren aipatu otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren hainbat artikulu, xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan José Muñoz Muñoz, Excavaciones Muñoz, S.A. enpresa ordezkatuz IFZ A-31-213127 eta enpresaren helbidea izanik Villafrancan (Nafarroa), Iruñeko errepidea, 44. Jarduera: honako jarduera ezartzea: aire giroturako makineria konpontzeko tailerra, eta ganberak, makineria, hondeamakinendako eta palendako tresnak eta ordezko piezak, eta jarduera horretarako dituen gainerakoak, horiek guztiak Excavaciones Muñoz, S.A. enpresak baititu industri nabe-biltegian, azalera erabilgarria 587,95 m2koa izanik, hau da 573,11 m2 biltegian, 11 m2 bulegoan eta 3,84 m2 aldagelatan, Puente del Saso industrialdean dagoen lurzati batean, hain zuzen ere 983. lurzatian, 2. poligonoan, 653,12 m2 baititu, Villafrancako arau subsidiarioetako UO-33 unitatean. Tokia: Villafrancan (Nafarroa), Villafrancako arau subsidiarioetako UO-33 unitatea, Puente del Saso industrialdko 2. poligonokoa 983. lurzatia, 653,12 m2ko azalerarekin.

Villafrancan, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0411572