99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

298/2004 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusian proiektuak kudeatzeko sistema bat ezartzeko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolaketa Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusian proiektuak kudeatzeko sistema bat ezartzeko laguntza teknikoa emanen duen enpresa hautatzea (2004/89 espedientea).

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 160.000,00 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: lau hilabete, kontratua izenpetzen denetik hasita, edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

_Klausulen pleguak: Interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2004ko irailaren 13a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina), edo G.A.P.L.ko 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko irailaren 30eko 10:00etan, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina).

Iruñean, 2004ko abuztuaren 2an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0412083