99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

719/2004 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez aldatu egiten da Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako maiatzaren 8ko 457/1990 Foru Aginduaren bidez, La Estellesa, S.A. enpresari esleitu zitzaion Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa.

2003ko maiatzaren 21ean, Lizarra aldeko bidaiari-garraioari buruzko Asmoen Protokoloa sinatu zuten Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Lizarra, Deierri, Aiegi, Oteitza, Villatuerta eta Abartzuzako udalek.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren ekainaren 11ko 664/2003 Foru Aginduaren bidez, jendaurrean jarri zen aipatu den garraio publikorako kontzesioaren aldaketa.

Alegazioak egiteko epea iraganik, Autobuses Gurbindo eta La Estellesa, S.A.k alegazioak egin dituzte. Hona hemen horien edukia eta eman zaien erantzuna:

1. Autobuses Gurbindo enpresak alegatu du Lizarrako hiri garraio zerbitzuaren adjudikazioa duela eta beraz ez dela bidezkoa proposatu den kontzesio aldaketa.

Ezetsi egin da alegazio hori, Lizarrak Udalak jakinarazi baitu Lizarrako Udalak Autobuses Gurbindori garraio zerbitzuren bat adjudikatzen diola egiaztatzen duen kontratu agiririk ez dagoela bertan.

2. La Estellesa, S.A. enpresak aurkeztu dituen alegazioak gai hauek buruzkoak dira, labur azalduta: proposatutako aldaketaren esparrua, hasierako kontzesioko baldintzen eta ekainaren 11ko 664/2003 Foru Aginduak ezartzen dituen aldaketa eta areagotzeen arteko bereizketa, bidaiarien kopuru zenbatetsia eta konpentsazio ekonomikoaren araubide berezia eta, azkenik, konpentsazio horren ordainketa epeak. Bilerak egin dira kontzesioa duen enpresarekin, aurkeztutako alegazioen edukia aztertzeko.

La Estellesa, S.A. enpresak alegatzen du bakarrik Oteitzari dagokion aldaketa egitea dela bidezkoa. Ezetsi egin da, zeren eta aldaketaren helburua baita Lizarra aldeko jendearen mugitze beharrei erantzutea eta ez Oteitzakoenei soilik. Proposatu den aldaketarekin bakarrik lor daiteke helburu hori.

Hala ere, kontzesioaren (NA-11) eta horren aldaketa partzialen edo areagotzeen arteko bereizketa argi azaltzen ez duten lerroalde edo esaldiak aldatzea ontzat eman da.

Ontzat eman da bidaiaren gutxieneko kopuru zenbatetsiari dagokion alegazioa eta, beraz, aldatu egin da kontzesioaren eta proposatutako aldaketen oreka ekonomikoari eusteko beharrezkoa den diru konpen- tsazioaren prozedura eta kalkulatzeko modua.

Ezetsi egin da diru konpentsazioa ordaintzeko epeen aldaketa; hiru hilean behin izanen da.

Udal ukituei geralekuei buruzko txostena eskatu zaie eta bilerak egin dira haiekin, geralekuak hobetu eta/edo aldatzeko.

Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak behin betiko aldaketa proposatu dute Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren baldintzetan.

Alde horretatik, Lankidetza Hitzarmena onetsiko da eta sinatzaile izanen dira Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, Lizarra, Abartzuza, Aiegi, Oteitza, Villatuerta eta Deierriko Udalak eta La Estellesa, S.A. enpresa. Hitzarmen horren bidez, kontzesioaren baldintzak aldatzearen ondoriozko diru konpentsazioko araubide berezi bat finantzatzeko sistema ezarriko da.

Aldaketaren ondoriozko gastuari dagokionez, zenbait urtetarako denez, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2004ko otsailaren 16ko Erabakiaren bidez Nafarroako Gobernuaren baimena lortu da, gaitasuna baitu "kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura gastu konpromisoak hartu ahal izateko, garraio zerbitzu publikoen titular diren enpresei konpentsazioak emateko", 2004ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei buruzko abenduaren 30eko 34/2003 Foru Legearen 28.4 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak eta ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena._Ekainaren 11ko 664/2003 Foru Aginduan ezarritako jendaurreko aldia bukatutzat ematea, azalpen zatian azaldutakoarekin bat.

Bigarrena._Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa onestea, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan.

Hirugarrena._528.604,60 euroko gastua onestea, honela finantzatuta:

2004. urtean 95.090,01 euro, 2004ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 513200 kontusailaren kargura.

2005. urtean 143.708,49 euro, 2005eko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 513200 kontusailaren kargura.

2006. urtean 144.580,16 euro, 2006ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 513200 kontusailaren kargura.

2007. urtean 145.225,94 euro, 2007ko gastuen aurrekontuko "Bidaiarien garraio-zerbitzuei eusteko laguntzak" izeneko 630001 62310 4701 513200 kontusailaren kargura.

Laugarrena._Kontzesioa duen enpresari eskatzea 3.696,32 euroko bermea jar dezala Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren eskura, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hamabost eguneko epean, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 39.2 artikuluan ezartzen dituen moduetako batean.

Bosgarrena._Foru agindu hau jakinaraztea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, La Estellesa, S.A. enpresari, Autobuses Gurbindo enpresari, Lizarra, Abartzuza, Aiegi, Oteitza, Villatuerta eta Deierriko Udalei, Bearingo (Deierri) Kontzejuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasunak Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari.

Seigarrena._Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko uztailaren 28an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren oinarri plegua aldatzea. Aldaketaren ondorioz Oteitza eta Villatuerta artean ibilbide berria gehitu da, baimena eman da Villatuertan, Lizarran eta Aiegin geraleku gehiago jartzeko, eta Villatuerta-Lizarra, Aiegi-Lizarra eta Abartzuza-Lizarra tarteetan zerbitzua partzialki areagotu da, honako baldintza hauek betez:

I._Ibilbidea.

Oteitza-Villatuerta: NA-132 Lizarra Bideko bidegurutzeraino, Lizarra Bidea, Rua Nueva, Udaletxea, N-111eko bidegurutzea.

II._Geralekuak.

1._Villatuertatik Lizarrarako ibilbidea.

Villatuertan: Udaletxea (Rua Nueva, 22); Regüeta kalea, Osasun Etxearen parean; San Ginés kalea, 33; N-111 errepidearen eta Villatuertako etorbidearen arteko bidegurutzea.

Lizarran: Gurutze Gorriaren parean; San Agustin plaza, 5; Santo Domingo zahar etxeko sarreraren aurrean; Anai Diego kalea, 43; San Martin plaza; Sorkunde Garbiaren pasealekua, 50; Deierri etorbidea Errekoleten Komentuaren parean; Deierri etorbidea zezen plazaren parean; Lizarrako Ospitalea.

Itzulerakoa:

Lizarran: Ospitalea; Deierri etorbidea, zezen plazaren parean; Deierri etorbidea, Errekoleten Komentuaren parean; Geltokia; Anai Diego kalea, 42; Santo Domingo zahar etxeko sarreraren aurrean; San Agustin plaza; Gurutze Gorriaren parean.

Villatuertan: N-111aren eta San Veremundo kalearen arteko bidegurutzea; San Ginés kalea, 33; Mayor plaza, 3; Udaletxea (Rua Nueva, 22).

2._Oteitzatik Villatuertarako ibilbidea.

Oteitzan: Los Fueros plaza.

Lizarran: Noveletako bidegurutzea.

Villatuertan: Los Tilos etorbidea; Udaletxea (Rua Nueva, 22).

Itzulerakoa: berbera.

3._Aiegitik Lizarrarako ibilbidea.

Aiegin: Iratxe auzoberria; Iratxe etxe multzoaren sarreraren parean; Iratxeko Monasterioaren sarreraren parean, Carretera kalea, 63; Belín plaza.

Lizarran: Karlos VII.a kalea, 27; Anai Diego kalea, 43; San Martin plaza; Sorkunde Garbiaren pasealekua, 50; Deierri etorbidea, Errekoleten Komentuaren parean; Deierri etorbidea, zezen plazaren parean; Ospitalea.

Itzulerakoa:

Lizarran: Ospitalea; Deierri etorbidea, zezen plazaren parean; Deierri etorbidea, Errekoleten Komentuaren parean; Geltokia; Anai Diego kalea, 42; Karlos VII.a kalea, 28.

Aiegin: Belín plaza; Udaletxea; Iratxeko monasterioaren sarreraren parean; Iratxe etxe multzoaren sarreraren parean; Iratxe auzoberria.

4._Abartzuzatik Lizarrarako ibilbidea.

Abartzuzan: Mayor, 1.

Bearinen: San Esteban kalea, 20, La Fuente plazaren parean.

Lizarran: Ospitalea.

Itzulerakoa: berbera.

Geraleku horietan autobusa trafikoko debekurik gabe gelditu ahal izanen da bidaiariak sartu eta irteteko.

III._Egutegia, bidaiak eta ordutegia.

1._Lehen ibilbidea.

Lanegunetan (astelehenetik ostiralera):

Villatuerta-Lizarra-Ospitalea: Egunean hamahiru bidaia, ordu hauetan: 7:55, 8:55, 9:55, 10:55, 11:55, 12:55, 13:55, 14:55, 15:55, 16:55, 17:55, 18:55 eta 19:55.

Ospitalea-Lizarra-Villatuerta: Egunean hamahiru bidaia, ordu hauetan: 8:15, 9:15, 10:15, 11:15, 12:15, 13:15, 14:15, 15:15, 16:15, 17:15, 18:15, 19:15 eta 20:15.

Larunbatetan eta jaiegunetan:

Villatuerta-Lizarra-Ospitalea: Egunean sei bidaia, ordu hauetan: 8:55, 9:55, 10:55, 15:55, 16:55 eta 19:55.

Ospitalea-Lizarra-Villatuerta: Egunean sei bidaia, ordu hauetan: 9:15, 10:35, 12:45, 16:35, 19:35 eta 20:35.

2._Bigarren ibilbidea.

Lanegunetan (astelehenetik ostiralera):

Oteitza-Villatuerta: Egunean zazpi bidaia, ordu hauetan: 7:45, 8:45, 12:45, 13:45, 15:45, 18:45 eta 19:45.

Villatuerta-Oteitza: Egunean sei bidaia, ordu hauetan: 8:35, 12:35, 13:35, 15:35, 18:35 eta 19:35.

Larunbatetan eta jaiegunetan:

Oteitza-Villatuerta: Egunean hiru bidaia, ordu hauetan: 8:45, 9:45 eta 15:45.

Villatuerta-Oteitza: Egunean hiru bidaia, ordu hauetan: 9:35, 13:05 eta 20:55.

3._Hirugarren ibilbidea.

Lanegunetan (astelehenetik ostiralera):

Iratxe auzoberria-Aiegi-Lizarra-Ospitalea: Egunean hamahiru bidaia, ordu hauetan: 7:30, 8:30, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 14:30, 15:30, 16:30, 17:30, 18:30 eta 19:30.

Ospitalea-Lizarra-Aiegi-Iratxe auzoberria: Egunean hamahiru bidaia, ordu hauetan: 7:45, 9:10, 9:45, 10:45, 11:45, 13:10, 13:45, 14:45, 16:10, 16:45, 17:45, 19:10 eta 19:45.

Larunbatetan eta jaiegunetan:

Iratxe auzoberria-Aiegi-Lizarra-Ospitalea: Egunean sei bidaia, ordu hauetan: 8:30, 9:30, 10:30, 13:30, 17:30 eta 20:30.

Ospitalea-Lizarra-Aiegi-Iratxe auzoberria: Egunean sei bidaia, ordu hauetan: 9:15, 10:15, 13:15, 17:15, 20:15 eta 21:15.

4._Laugarren ibilbidea.

Lanegunetan (astelehenetik ostiralera):

Abartzuza-Bearin-Ospitalea: Egunean lau bidaia, ordu hauetan: 9:00, 13:00, 16:00 eta 19:00.

Ospitalea-Bearin-Abartzuza: Egunean lau bidaia, ordu hauetan: 8:45, 12:45, 15:45 eta 18:45.

Larunbatetan eta jaiegunetan:

Abartzuza-Bearin-Ospitalea: Egunean hiru bidaia, ordu hauetan: 9:00, 17:00 eta 21:00.

Ospitalea-Bearin-Abartzuza: Egunean hiru bidaia, ordu hauetan: 8:45, 13:45 eta 20:45.

IV._Ibilgailuak.

Zerbitzu horiek ustiatzeko hiru ibilgailu berri esleituko dira, hiri barneko autobusen gisakoak, gutxienez 56 plazakoak (gutxienez 20 eserleku). Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokiak izanen dira eta bioerregaia erabili ahal izanen dute. Ibilgailu horien ordez beste batzuk jarri beharko dira 8 urteko antzinatasuna pasatu baino lehen.

Aldaketa honen bidez sortu diren garraio zerbitzuetan aritzeko kontzesioaren epea zortzi urteetara iristen ez bada, kontzesioa duen enpresak ibilgailu horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari itzultzeko eskatu ahal izanen du, eta zerbitzua amaitzen den egunean ibilgailuek duten kontabilitate-balio garbiaren pareko ordaina emanen zaio hari.

V._Tarifen araubidea.

Arau orokor gisa, foru agindu honetan ezarritako ibilbide berrian eta areagotze partzialetan aplikatu beharreko tarifa Iruña-Logroño kontzesioan indarra duena izanen da. Hala ere, Lizarran hasten eta amaitzen diren zerbitzuetan, bidaia bateko txartelaren prezioa (BEZa barne) 0,78 euro izanen da eta bono-bus txartelaren prezioa, berriz, 0,41 euro bidaia bakoitzeko.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko ekainaren 30eko 16/1987 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira tarifak. Hori hala izanik ere, Lizarran hasten eta amaitzen diren zerbitzuetako tarifak KPI kontuan harturik ezarriko dira.

Zerbitzua esleituta duen enpresak aurretiaz ordaintzeko txartelen sistema erabili beharko du, erabiltzaileen mesederako eta behar bezala kontrolatu ahal izateko bidaiarien kopurua, abiapuntua eta helmuga, diru-bilketa eta abar. Autobusek txartelak markatzeko makinak izanen dituzte.

Kontzesioa duen enpresak hilero eramanen ditu txartelak markatzeko makinetako datuak Garraio Zuzendaritza Nagusira: bidaiarien kopurua bidaia bakoitzeko, abiapuntua, helmuga eta diru-bilketa

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ekimenez edo kontzesiodunak eskaturik tarifak bereizi ahalko dira erabiltzaile motaren arabera, joan-etorriko txartelak edo abonoak diren kontuan hartuta eta abar; azken kasu horretan, halako tarifa ezartzearen ondorioz izaten den dirusarrera txikiagoa kontzesiodunaren kargura izanen da.

VI._Konpentsazio ekonomikoa.

Kontuan izan behar da arrazoi sozialengatik aurreko atalean erabiltzaileen kargura ezarritako tarifak tarifetako hobariak direla eta ez dituztela kostu errealak estaltzen produktibitate eta antolaketako baldintza normaletan eta, horregatik, enpresarekin batera aplikatuko den tarifak ez duela bermatuko zerbitzuaren oreka ekonomikoa; hori horrela, konpentsazio ekonomikoaren araubide berezi bat ezarri da, oreka bermatuko lukeen tarifaren eta benetan aplikatzen den tarifaren arteko aldea berdintzeko. Kontzesioa duen enpresari diru-bilketa txikiagoaren ordaina emanen zaio, honako arauak betez:

_Konpentsazio ekonomikoaren kalkulua.

2004. urte osoarengatik kontzesiodunak jasoko duen konpentsazio ekonomikoa 219.438,48 eurokoa izanen da urtean. Zerbitzuak urte osokoa baino denbora aldi laburragoan ibiltzeko, foru agindu honetan onetsitako zerbitzu berriak egiazki izanen diren denbora aldiari proportzioz dagokiona ordainduko da.

Lehen urtean bidaiarien konpromisoa betetzen ez bada, foru agindu honetan onetsitako ibilbide berriaren eta areagotzeen ekitaldian kontzesioa duen enpresaren gastu eta sarreren kontuan aurkeztu eta gero finkatuko da konpentsazio ekonomikoa.

Urte bakoitzeko konpentsazio ekonomikoa izanen da aurreko urtekoa gehi kontsumoko prezioen indizea (KPI), eta horri kenduko zaizkio VII. atalean (Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa) ezarritako bidaiari gehikuntzari dagozkion dirusarrerak, lehen urtean kontuan izanik egiazki garraiatutako bidaiarietatik ateratzen den batez besteko tarifa.

VII._Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa.

Kontzesioa duen enpresak 2004. urtean 160.000 bidaiari garraiatzeko konpromisoa hartu du, foru agindu honetan onetsitako ibilbide berrian eta areagotze partzialetan. Hala ere, lehen urtean egiazki garraiatzen diren bidaiarien kopurua txikiagoa izanez gero, kopuru horixe hartuko da erreferentzia bidaiari kopuruari buruzko konpromisoan.

Lehen urtean egiazki garraiatzen diren bidaiarien kopuruari kontratuko ondorengo urteetan ehuneko bost gehituko zaio urte bakoitzeko, eta 2007. urtea bukatzean berrikusiko da.

Zerbitzu aldiak urte batekoak baino laburragoak badira, goian adierazitako bidaiari kopurua behar den neurrian txikituko da.

VIII._Pizgarriak eta zehapenak.

Garraiatzen diren bidaiarien kopurua agindutakoa baino handiagoa bada:

Bidaiarien kopuruaren gehikuntzaren ehuneko 10a arte, bildutako diru soberakinaren ehuneko berrogeita hamarra enpresak nahi duen bezala erabiliko du, eta gainerako ehuneko berrogeita hamarra ekitaldiko likidazioan ustez enpresak beharko duen konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko erabiliko da.

Ehuneko 10etik gora, bildutako diru soberakinaren heren bat kontzesiodunak nahi duen bezala erabiliko du, eta gainerakoa konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko izanen da.

Kontzesioan sartu diren ibilbide berriaren eta areagotze partzialen ustiapenean dirusarrerarik lortzen bada publizitatearen edo antzekoen bidez, ehuneko berrogeita hamarra enpresaren esku geratuko da eta beste berrogeita hamarra ekitaldiko likidazioan ustez enpresari eman beharko zaion konpentsazio ekonomikoa gutxitzeko izanen da.

Lehen urtea iraganik, garraiatutako bidaiarien kopurua agindutakoa baino txikiagoa izanez gero, "Bidaiari kopuruari buruzko konpromisoa" izeneko VII. atalean ezarritakoaren arabera dagokion konpentsazioa emanen zaio enpresa kontzesiodunari, eta enpresak hartu beharko du bere gain txartel salmentan izandako galera.

IX._Ordaintzeko modua.

Lau ordainketa eginen dira, kontura, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehenbiziko hamabostaldian. Ordainketa bakoitzean urte osorako aurreikusitako konpentsazioaren laurdena ordainduko da.

Urteko konpentsazioaren azken likidazioa eginen da hurrengo ekitaldiko lehenbiziko hiruhilekoari dagokion ordainketarekin batera, behin enpresa kontzesiodunak bidaiari kopuruari, diru-bilketari eta ustiapenaren gainerako emaitzei buruzko datuak aurkeztu eta zerbitzuaren urteko balorazioa egin ondotik, eta foru agindu honen bidez kontzesioak ekarritako dirusarrera guztiak kontuan izanik, beste dirulaguntza batzuei dagozkienak eta beste dirusarrera batzuk barne direla.

Atal honetan "ustiapena", "zerbitzua", "beste dirulaguntza eta dirusarrera batzuk" aipatzen denean, foru agindu honetan ageri diren zerbitzuetako ibilbide berriari eta areagotze partzialei buruzkoak dira bakarrik, eta ez kontzesio osoari buruzkoak.

X._Epea.

Oinarrien plegu honetan zerbitzua emateko ezarri diren baldintzek 2007ko abenduaren 31 arte izanen dute indarra.

Epe hori urtero luzatuko da, hurrengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako behar adinako diru egonez gero, non ez duen alderdi batek amaiera eman nahi diola adierazten indarraldia bukatu baino sei hilabete lehenago, gutxienez. Iruña-Logroño tartean (NA-11) eta alboetan erabiltzaile guztientzako errepideko bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa bukatzen denean bukatuko dira, halaber, luzapenak.

Alderdiren batek aurreko atalean aipatu bezala amaiera eman nahi duela adierazten badu, dela oinarri plegu honetan ageri den zerbitzuaren epea bukatzean, edo dela luzapenen bat bukatzean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eskaturik kontzesiodunak luzatu eginen du zerbitzu ematea eta luzatu eginen dira, era berean, foru agindu honetako konpromiso ekonomikoak, harik eta foru agindu honetan azaltzen den garraio zerbitzua hurrengo urteetan zein modutan emanen den zehaztu arte. Luzapen hori sei hilabetekoa izanen da gehienez.

XI._Teknologia berriak eta ingurumena zaintzeko konpromisoak.

Kontzesiodunak hitz ematen du behar diren inbertsioak eginen dituela (txartelak markatzeko makinak ibilgailuetan, softwarea etab.) aurretiaz erositako txartelarekin ordaindu ahal dadin erabilgarri egoten denean, baita ereduzko esperientzia gisara ere, Garraioko Enpresaburuen Nafarroako Elkartea (ANET) hiri arteko garraiorako prestatzen ari den txartela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarekin 2002ko abenduaren 20an egin duen lankidetza hitzarmenari jarraikiz. Hitzarmen horren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean bidaiarien hiri arteko garraio publikoa modernizatzea.

Halaber, kontzesiodunak hitz ematen du behar diren hornidura- akordioak sinatuko dituela ibilgailuetan biodiesel erregaia erabili ahal izateko, Garraio Zuzendaritza Nagusiak hala egiteko eskatzen dionean, eta, betiere, zuzendaritza horren iritziz erregai mota horren hornidurak baldintza teknikoak eta segurtasun normalizatuko baldintzak betetzen baditu. Aldez aurretik bi alderdiek plegu honen eranskin bat sinatuko dute, garraio enpresak konpentsazioa jaso dezan ohiko erregaiaren ordez beste hori erabiltzeak ekar diezaiokeen kostu gehikuntzagatik.

XII._Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak arautu ahal izanen du, aldez aurretik kontzesiodunak esan beharrekoa entzunda, zerbitzuaren antolaketa, erabiltzeek zerbitzuan duten sarbidea, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, erreklamazioak eta arau-hauste eta zehapenak, hori guztia NA-11 kontzesioari buruz foru agindu honek baimendu eta aldatzen duen zerbitzu publikoan.

Iragarkiaren kodea: F0412246