99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

MENDIGORRIA

Jarduera sailkatua

Mendigorriko (Nafarroa) alkateak ondoko ebazpen hau eman zuen, 2004ko ekainaren 17an.

Jarduera lizentzia, etxebizitzen eraikinean 8 ibilgailutarako garajea ezartzeko.

1. (2) Unifamiliares y Adosados Durangok eskatutako jarduera lizentzia ematea, etxebizitzen eraikinean 8 ibilgailutarako garajea ezartzeko, eta ohartaraztea bete behar dituela Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren txostenean -erantsirik baitoa-agertzen diren neurri zuzentzaileak.

2. Interesatuari adieraztea ezen, lizentzia hau eman zaionez, jarraian obretako lizentzia eskatu beharko duela.

Jarduera hasi aurretik, orobat, irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduko 20. artikuluak xedatu bezala. Horretarako, eskabideari atxiki beharko dio ziurtagiri bat, teknikari eskudunak sinatua, honako xehetasun hauek erakusteko: egindako instalazioa bat datorrela onetsitako proiektuarekin, eta ezarritako neurri zuzentzaileak, halakorik ezarri badira, bete direla. Agiri horretan ongi zehaztu beharko dira egindako neurketa eta egiaztapen praktikoak.(3)

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta, halakorik bada, alegazio egileei ere bai, eta haiei adieraztea ezen ebazpen honen kontra errekurtso hauetariko bat para dezaketela, hautara, eta horretarako bi hilabeteko epea dutela jakinarazi eta biharamunetik aitzina (2/1986 Foru Legea, apirilaren 17koa):

Mendigorrian, 2004ko ekainaren 17an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0411181