99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

177/2004 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Hezkuntza Kontseilariak emana, Atarrabiako "Lorenzo Goicoa I" Ikastetxe Publikoa handitzeko lanei dagokien proiektua, gastua eta administrazio klausulen plegua onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako dei egin du Atarrabiako "Lorenzo Goicoa I" Ikastetxe Publikoa handitzeko lanak kontratatzeko eta onetsi egiten ditu lizitazio honetako proiektua, gastua eta administrazio klausulen plegua.

_Mota: lehiaketa. Presazkoa.

_Xedea: Atarrabiako "Lorenzo Goicoa I" Ikastetxe Publikoa handitzeko lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 921.045,54 euro, BEZ barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: lizitazio iragarkian adierazten den datan eginen da, ekitaldi publikoan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, 2004ko uztailaren 15ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0412470