99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A L T S A S U

Altsasuko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostuaren oposizio-lehiaketako epaimahaiaren eraketa aldaturik

Gobernu Batzordeak 2004ko uztailaren 5ean hartutako erabakiaren bitartez, Altsasuko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren eraketa (5.1 oinarria) aldatu da. Deialdia, 2004ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 26an.

_Lerroalde hauetan, honela dioen tokian:

Mahaikidea: ordezkari sindikal bat.

Ordezkoa: beste ordezkari sindikal bat.

_Honela esan behar du:

Mahaikidea: langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: langileen beste ordezkari bat.

Altsasun, 2004ko uztailaren 6an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0411552