99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

S A N T A K A R A

Plantilla organikoko aldaketa onetsita

Osoko bilkurak, 2003ko abenduaren 2an, 2004ko plantilla organikoa onetsi zuen. Plantilla 2004ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 19an.

Udal honetako funtzionario bat erretiratuko denez eta lanpostu hori bete beharra dagoenez, osoko bilkurak, 2004ko ekainaren 3an, onetsi zuen Udal honetako plantilla organikoa aldatzea eta oposiziora ateratzea E mailako lanpostu bat, 6/1990 Foru Legearen 236-2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean eta epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Santakaran, 2004ko ekainaren 21ean._Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L0411256