99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

50/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukziorako Epaitegietarako eraikina eraikitzeko lanen zuzendaritza fakultatiboa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi eta presako izapidaketako lehiaketa bidez esleitzen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitaziorako deia egin du Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukziorako Epaitegietarako eraikina eraikitzeko lanen zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukziorako Epaitegietarako eraikina eraikitzeko lanen zuzendaritza fakultatiboa.

_Izapidaketa: presakoa.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Aurrekontua: 204.800,41 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: Obrek iraun artekoa.

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2004ko abuztuaren 31ko 14:30 arte, Justizia Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko irailaren 14ko 12:30etan, Justizia Zuzendaritza Nagusiko batzar aretoan (Iratxeko monasterioa, 22, Iruña).

_Lehiaketa honen klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Justizia Zuzendaritza Nagusian, Iratxeko Monasterioaren kaleko 22ko behean.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 5ean._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F0412254