99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko kirol instalazioetako kudeatzaile-kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan araubidean, abenduaren 26an argitaratua, 2003ko 163. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean

Amaitu da hautaketa prozesua, Zizur Nagusiko kirol instalazioetako kudeatzaile-kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan araubidean, betetzeko deialdian ezarria, abenduaren 26an argitaratu baitzen, 2003ko 163. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; orobat, oposizio-lehiaketa horretako epaimahaiak izendapen proposamena egin du, eta hura onetsi da Alkatetzaren apirilaren 26ko 148/2004 ebazpenaren bitartez; hortaz, delako deialdiko 9.2 oinarrian ezarria beterik, Ricardo Ariño Mendibil izendatu dut Zizur Nagusiko Udaleko enplegatu, kirol instalazioetako kudeatzaile-kirol koordinatzaile izan dadin, lan araubidean, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Zizur Nagusian, 2004ko uztailaren 5ean._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0411176