II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
CASTEJON
Administrari laguntzailearen izendapena
Administrari laguntzaile izateko lanposturako proben epaimahaiak luzatutako proposamenari jarraituz, deialdia 2003ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 5ean argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Castejongo Udalak, 2004ko uztailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen Mónica Fernández Cuesta Castejongo Udaleko administrari laguntzaile izendatzea, gainditu duten izangaien artetik puntuazio altuena berak lortu baitu.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Castejonen, 2004ko abuztuaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0412110