99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CASTEJON

Elektrizitateko eta zerbitzu anitzetako ofizialaren izendapena

Elektrizitateko eta mantentze lanetako ofizial izateko lanposturako proben epaimahaiak luzatutako proposamenari jarraituz, deialdia 2003ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 3an argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Castejongo Udalak, 2004ko uztailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen Raúl Malo Sanz elektrizitateko eta mantentze lanetako ofizial izendatzea, gainditu duten izangaien artetik puntuazio altuena berak lortu baitu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2004ko abuztuaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0412109