99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain izateko zortzi lanpostu betetzeko, oposizio bidez eta funtzionarioen araubidean

Amaitu da Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian ezarritako hautabidea. Hura 2003ko azaroaren 14an egin bilkuran onetsi zuen delako Udalaren Gobernu Batzordeak eta 2003ko 163. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 26an. Oposizioko epaimahaiak izendapen proposamena egin duenez eta proposatutako izangaiak Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta zaindu, Konstituzioari nahiz legeei men egin eta karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela zin egin edo hitza eman duenez, José Antonio Ansorena Induráin jauna udaltzain lanpostua betetzeko udal funtzionario izendatu dut; bera izanen da 18 zenbakidun udaltzaina. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ere eman dut.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2004ko ekainaren 15ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411276